Julia Shershneva

Amaia Nausia Pimoulier

Amaia Nausia Pimoulier (Iruñea. 1982) Historian doktorea, Eusko Ikaskuntzako proiektu arduraduna eta NUPeko Historia Modernoko irakasle elkartua da. Eusko Ikaskuntzako proiektu arduradun gisa 2019tik Nafarroako Gobernuarekin elkarteak sinatzen duen hitzarmenaren baitan kokatzen den “Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan” proiektua zuzendu du.

· HITZALDIA ·

Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa: euskararen kudeaketa Nafarroan eredu gisa.

Proiektua Eusko Ikaskuntza eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza markoan kokatzen da. Egitasmo honek 2018an elkarlanean gauzatutako Gure jendea, aniztasuna eta kohesio bideak ekimenean sakontzea bilatu du, eta bi ardatz nagusi hauetan jarri du azpimarra: bizikidetza aniztasunean eta proiektu partekatu baterako kultura demokratikoan. Helburu orokor gisa, Nafarroako Gobernuari eskaini nahi izan diogu herritarren arteko bizikidetzan lagun lezakeen gutxieneko balio marko baterako hurbilketa, hori baita edozein proiektu partekatu baterako baldintza nagusietakoa.