Gaur egun gure gizartean dagoen hizkuntza aniztasuna mahaigaineratu eta kudeatu ahal izateko, ezinbestekoa da pertsonen artean elkarrizketa sorraraztea. Horien artean ditugu hizkuntza komunitateen arteko elkarrizketak eta baita aniztasunarekin lan egiten duten eragile eta erakundeen artekoak ere. Azken hamarkadan hainbat gizarte elkarrizketatan parte hartu du Topaguneak eta beste zenbait antolatu, euskaratik zubiak eraikitzen hasteko.

Egitura orokorra baldin badago ere, Auzoko Elkarrizketa bakoitza tokira egokitua da. Horretarako, oso garrantzitsua da Euskaltzaleen Topaguneko arduradunak tokiko eragile edo erakundeekin eginiko aurre- lanketa.

2013-2014 Aniztasunaldia

2013-2014 Aniztasunaldia

2013an eta 2014an Donostian Aniztasunaldia antolatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Euskal Herriko aniztasunaz eta haren kudeaketaz gogoeta egiteko eta gogoeta hori festa bihurtzeko “Jatorri anitz, herri bat” dinamika parte hartzailea burutu zuten. Dinamika horretan Emunek ere hartzen du parte.

 

Bulebarrean ezarritako karpetan egitarau oparoa izan zuten, gogoeta eta festa uztartuz.

Gogoetari dagokionez, ostiral goizean, eragile sozialetako ordezkariek, udal hautetsi eta teknikariek eta parte hartu nahi izan zuten herritar guztiek world-kafea egin zuten, Juanba Berasategi zinegileak zuzendutako “Gu, jatorri anitz, herri bat” dokumentala abiapuntu hartuta.

Horrez gain, eztabaidak izan ziren bi egunetan Euskal Herriko egoera linguistikoaz, hezkuntzaz edota bizileku aitortza administratiboaz. Jon Maia bertsolariak, bestalde, “De la emigración al bertsolarismo” hitzaldia eskaini zuen. Festak ere garrantzi handia izan zuen: bertso-hop eta break dance saioa, bakarrizketak eta Esne Beltza Sound System-en kontzertua izan ziren, esaterako. Eta haurrek beren karpa izango zuten, non hainbat jarduera eta tailer burutu ziren.

2014 Topaketa

2014 Topaketa

Euskaltzaleen Topaguneak euskara eta jatorri, kultura edota hizkuntza aniztasuna oinarri harturik Topaketa antolatu zuen. Topaketa 2014.urteko abenduaren 12an burutu zen Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, goizez. Badira hainbat urte Euskaltzaleen Topaguneak Mugimendu gisa jatorri, kultura eta hizkuntza aniztasuna jorratzen dihardugula. Topaketarekin egindako bidearen berri eman eta hausnarketa partekatu nahi genuen etorkizuneko lankidetzetarako bideak zabaltzeko oinarri gisa. Izan ere, aniztasuna euskararen normalizaziorako erronka dela deritzogu eta Mugimendutik erronka horri gogotsu heldu dio. Euskal Herri zabalean hainbat egitasmo eta ekimen abian ditugu. Era berean, aurten, Mugimenduak aniztasunaren baitako hausnarketa burutu du eta berau ere aurkeztuko zen.

Laburbilduz, Topaketak hiru helburu nagusi zituen:

Euskaltzaleen Topaguneak jatorri, kultura eta hizkuntza aniztasunarekiko duen ikuspegia zabaltzea.
Euskaltzaleen Topaguneak abian dituen egitasmo eta ekintza lerroak partekatzea.
Etorkizuneko erronken baitan hausnarketa bultzatzea eta lankidetzarako bideak zabaltzea.

Topaketen egiturari eta edukiei dagokionez, hausnarketa teorikotik abiatu eta harrera, harrera linguistikoa, hezkuntza eremua eta sentsibilizazio lantzeko baliabide egitasmo zehatzak aurkeztu ziren. Topaketa amaitzeko, etorkizunari begirako dauden erronkak eta aukera posibleak jorratuko ziren, alorra jorratzen duten hainbat aditurekin.

2016 Tosta

“Tosta” Europako atlantiar kostaldean aurki daitezkeen hizkuntza gutxitu eta zapaldu ugariren arteko elkarlan proiektu bat da. Donostia 2016 proiektuaren barruko ideia bat izanik, Tosta 2017an gauzatu zen, sorkuntza artistikoa zein hizkuntza eta kultura aniztasuna ospatuz, eta mundu mailako proiekzio bat emanez.

“Karga kulturala” ibili zen, beraz, Europan zeharreko hainbat portutan, eta proiektuan parte hartu zuten komunitateetan egin zituen geldialdiak Tosta itsasontzi eta proiektuak; portu bakoitzean bizpahiru eguneko jaialdi bat egin zen arestian aipatutako baloreen gorazarrea egiteko.
“Tosta” hitza hizkuntza ugaritan errepikatzen da, eta itsasontzietan izan ohi zen aulki edo banku bati egiten dio erreferentzia.

Donostia 2016rekin batera, Albaola elkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak osatu genuen Euskal Herriko ordezkaritza. Europan, berriz, beste hainbat lekutako hizkuntza eta kultura gutxituen sustapenerako lanean ari diren makina bat elkartek egin zuten bat proiektuarekin: Ealain Na Gaeltachta, An Óg eta Aras Eanna (Eire); Afûk, T Fiskerhuis eta Mercator European Research Centre (Friesland); Proiseact nan Ealain, Sabhal Mor Ostaig eta Taigh Chearsabhagh (Scotland),Celtic Neighbours, Galeri, Oriel Plas Glyn y Weddw eta Caernarfon eta Theatr Felinfach (Wales), Department of Irish Studies, Department of Irish Studies, Universitade de Coruna eta Museo do Pobo Gallego (Galicia), Thing Project (Faroe).

 

Ikusi: GIDA EZ PERFEKTUA_EUSKARA_ONLINE

2016 Zubideiak

2016 Zubideiak

2016ko maiatzaren 7an burutu zen Leioan. 90 pertsona inguruk parte hartu zuen “Euskara, aniztasuna, bizikidetza” gai nagusi zuen gizarte elkarrizketan. 9 itzultzaile aritu ziren 22 pertsonentzat lanean.Eremu ezberdinetan jarduten duten 30 erakunde/ eragile publiko zein pribatuek osotu dute Zubideiaken talde eragilea.

zubideiak

2018 Zubideiak 2

2018 Zubideiak 2

Urriaren 20an Donostiako Miramar jauregian egin zen Zubideiak 2 gizarte elkarrizketa, Euskara, Aniztasuna eta Elkarbizitza gaia hartuta eta “Bizi euskara zure erara. Zuk nola bizi duzu?

2020 Anhitzak

Gasteizko kaleetan 50 hizkuntza baino gehiago erabiltzen dira. AnHitzak proiektuaren bidez errealitate hori ikustarazi eta horren balioa aitortu nahi da.

2016an, lehen aldiz, AnHitzak Gasteizko Hizkuntza Aniztasunaren Topaketak antolatu ziren Oihaneder Euskararen Etxean. 2020an, osasun egoerak baldintzatuta eta segurtasun neurri bereziak tarteko, taldez talde aritu ziren elkarrizketak garatzen.Bi edizioetan Gasteizko hizkuntza aniztasunaz, transmisioaz eta euskararekiko harremanez solasean ibili dira herritarrak. ALEArekin lankidetzan, 2020ko saio guztien laburpenak bideoz jaso ziren, eta astean behin horietako baten berri emanez aritu ziren, 10 astez, hurrengo loturan: https://alea.eus/bereziak/anhitzak-2020

 

 

 

 

2020 Oró

Europako Kultur Hiriburu izan zen 2020 urtean Irlandako Galway hiria (Gaillimh Irlandako gaeleraz). Europako kultur topagune izaten den hitzordu honetako egitasmoetako bat Óró proiektua izan zen, arte eszenikoetako disziplina ezberdinak eta Europako hainbat hizkuntza gutxituetako kultur adierazpenak elkartzen zituen egitasmoa. Irailaren 21 eta 26aren artean egin ziren egitasmo honen garapenetik jaiotako ikuskizunaren emanaldi publikoak. Euskarak eta euskal kulturak ere izan zuten beraien ordezkaritza, bertan parte hartu baitzuen Amaia Elizaran dantzari eta koreografo tolosarrak.

Euskaltzaleen Topaguneak ekimenaren sustapenean parte hartu zuen, Etxepare Euskal Institutuarekin eta Europako sei hizkuntza komunitatetako eragileekin lankidetzan.Óró… from Galway 2020 on Vimeo.