· ZER DA? ·
Egitasmo honetan gure herrietako familien arteko topaguneak sortzen ditugu.
Gune hauetan Euskal Herrira etorri berri diren familiei edota euskaratik urrun bizi diren familiei euskararako harrera egiten zaie.
Lehendabiziko pausoa da herriko hizkuntza eta kultur aniztasuna onartzea eta horren aberastasunaz jabetzea familiak. Hizkuntza eta kultura aberastasun horretan elkar ezagutuz, euskara kohesiorako elementu bihurtzea da azken helburua.
· HELBURUA ·
Bide hori elkarrekin egiteari deitzen diogu “Familian auzotzea” eta helburu argia du: familien arteko harremanak modu horizontalean eraikitzea eta gure herrietako elkarbizitza berdintasunetik eraikitzea, euskara kohesio elementu izanda.
· NOLA FUNTZIONATZEN DU ·
Euskaratik gertu bizi diren familiak eta euskaratik urrun bizi diren familiak hilabetean bitan elkartzen dira, gutxienez. Horiek dinamizazio profesionalaren bidez gidatutako saioak izan ohi dira, baina hortik kanpoko harremanak eraikitzea litzateke gakoa.
· NORK PARTE HARTU DEZAKE ·
Ekimen hau interesgarria eta onuragarria izan daiteke ondorengo galdera hauetako bati baiezko erantzuna ematen dion edonorentzat:
- Zure haurrak euskaraz egiten du eskolan, eta zuk euskararekin elkarreragin bat nahiko zenuke?
- Ez dakizu nola lagundu eskolako lanekin? Horretarako tresnak behar dituzula uste duzu?
- Gustatuko litzaizuke zure semearen/alabaren eskola berera doan beste familia bat ezagutzea?
- Euskalduna zara eta gustatuko litzaizuke herriko familiei euskarara gerturatzen laguntzea?
- Prest egongo zinateke astean behin euskararekin harreman zuzena bilatzen duen beste familia batekin elkartzeko edota haiekin kafe bat hartzeko?
Proiektu honi esker, seme-alaben eskola bereko familiekin batera hainbat momentu eta esperientzia bizitzeko aukera izango da.