Herriak

Herri euskaldunetan euskara da kohesio eta komunikazio hizkuntza, eta badira euskaraz gain hitz egiten diren beste hizkuntzak ere. Auzoko egitasmoan hizkuntzak pertsona baten gizarteratzean duen garrantzia kontuan hartzen dugu eta euskaratik urrun dauden herritarrei (auzokideak), euskarara lehen urratsak eman ahal izateko ibilbidea eskaintzen zaie herritar euskaldunen (auzotarren) eskutik, horretarako sortutako lagun taldeen bidez. Talde hauen funtzionamendua ludikotasunean, horizontaltasunean, elkar ezagutzan eta elkar aitortzan oinarritzen da.

Auzokoren bidez, euskaraz ez dakiena euskarara hurbildu nahi da eta hizkuntza desberdinetako herritarrak harremanetan jarri. Harreman zuzenaren eta hurbiltasunaren bidea dira beste hizkuntzetako hiztun helduak euskarara hurbiltzeko erarik onenak. Egitasmoaren azken helburua ez da inor euskalduntzea, baina bai horretarako atea irekitzea, ikasi nahi izateko hizkuntza ezagutzea baita lehen pausua.

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    [mathcaptcha mathcaptcha-404]