· LABURREAN·

· ZER DA ·

Zer da Auzoko lagunak? Euskararekin zailtasunak dituzten 8-12 urte bitarteko haurrei edota haur etorri berriei euskaraz bizitzeko baliabideak eskaitzen dizkien egitasmoa.

Euskara ikasgeletatik atera eta kalean erabiltzeko behar dituzten bitartekoak erakusten zaizkie eta, bide batez, haurren hizkuntza ohituretan ere eragiten da, baita herriko erabileran ere. Hau guzti hau lagun giroan eta jolasaren bueltan egiten da.

· NOLA FUNTZIONATZEN DU·

Astero 2 orduko saioak izaten ditu talde bakoitzak.

Saio horiek bi zatitan banatzen dira: lehen ordubetean euskarazko aisialdia antolatzen da haurrekin, euskararen erabilera informala praktikatzeko; bigarren ordubetean ekintza formalagoak egin ohi ditugu, ahozkotasuna, idazmena eta ulermena lantzeko (betiere ekintza ludikoen bitartez).

· AUZOKO LAGUNA ZURE HERRIAN ·

· ESKAINTZA HERRIZ HERRI ·

SARRERA

Honakoak dira gaur egun Auzoko lagunak proiektua herrian martxan duten herriak, eskolatik kanpo haurren hizkuntza ohituretan eta herriko erabileran eraginez:

LEITZA

Leitzako ludoketan elkartzen dira astean behin. Bi talde daude: astelehenetakoa eta asteazkenetakoa.

Arratsaldeko 16:30-18:30 bitartean elkartzen dira astero bi taldeak, urritik ekaina arte.

Erleta ikastetxearekin koordinatuta kudeatzen da programa.

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko euskara zein gizarte zerbitzuekin batera antolatuta dago.

Harremanetarako kontaktua: aniztasuna@topagunea.eus

GOIZUETA

Goizuetako gaztetxeko azken solairuko gelan elkartzen dira ostiralero, arratsaldeko 16:00-18:00 bitartean.

Andres Narbarte ikastetxearekin koordinatuta kudeatzen da programa.  

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko euskara zein gizarte zerbitzuekin batera antolatuta dago.

Harremanetarako kontaktua: aniztasuna@topagunea.eus

DONEZTEBE

Leitzako ludoketan elkartzen dira astean behin. Bi talde daude: astelehenetakoa eta asteazkenetakoa.

Arratsaldeko 16:30-18:30 bitartean elkartzen dira astero bi taldeak, urritik ekaina arte.

Erleta ikastetxearekin koordinatuta kudeatzen da programa.

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko euskara zein gizarte zerbitzuekin batera antolatuta dago.

Harremanetarako kontaktua: aniztasuna@topagunea.eus

BERA

Berako beralandetan elkartzen da taldea ostegunetan, 17:00etatik 19:00ak bitarte.

Bortzirietako Mankomunitatearekin batera koordinatzen da egitasmoa, eta Berako Ricardo Baroja eta Jesusen Bihotza ikastetxeekin eta Labiaga ikastolarekin koordinatuta dago.

Harremanetarako kontaktua: aniztasuna@topagunea.eus

LESAKA

Lesakako Koskontako bideko udal gelan elkartzen da taldea asteartetan, 17:00etatik 19:00ak bitarte.

Bortzirietako Mankomunitatearekin batera koordinatzen da egitasmoa, eta Lesakako Irain eskola publikoarekin eta Tantirumairu ikastolarekin koordinatuta dago.

Harremanetarako kontaktua: aniztasuna@topagunea.eus

ETXARRI ARANATZ

Etxarri Aranatzen 2022ko Urrian hasiko da egitasmoa martxan. Bertako ikastetxe eta ikastolarekin koordinatuta kudeatuko da egitasmoa.

Sakanako mankomunitatearekin eta Etxarri Aranatzeko Udaletxearekin batera antolatu da egitasmoa.

Eguna, ordua eta lekua zehazteke daude.

Harremanetarako kontaktua: aniztasuna@topagunea.eus

· AUZOKO PROIEKTUAK ·