Jatorri askotako herritarrak, kultura eta hizkuntza anitzekoak gara hemen. Auzotu egin behar gara, elkartu egin behar gara, euskaratik eraikiz harremanetarako zubiak. Auzoko tresnek horretarako balio dute, hain zuzen: familian, lagun artean, eskolan auzotzeko; gure artean batu eta indartzeko; euskaraz komunikatzen laguntzeko, jatorri anitzetako herritarrei harrera egiteko; euskaraz ahalduntzeko; konplizitatea sortzeko.

· AUZOKO TRESNAK ·

Euskal Herrian euskara erabiltzea ohikoa eta erosoa izatea nahi badugu, euskararen biziberritzean pauso sendoagoak eman beharrean gaude. Pauso horiek emateko aukerak sortu behar ditugu, hizkuntza aniztasunetik elkarbizitza eraikiz; euskararen biziberritzea etorriko baita jatorri eta hizkuntza anitzeko herritarron parte hartzetik eta elkarlanetik. Auzotzetik.

· TRESNAK EZAGUTU ·

Jarraian dituzuen tresnak Euskaltzaleen Mugimenduan sortutakoak dira, tokiko beharrei erantzuteko. Zuen herri, auzo, elkarte, eskola, lagunartean jar ditzakezue praktikan, edo ideia berriak sortzeko erabili.

Denon artean joango gara geroz eta tresna gehiago sortzen, eta webgune honetan partekatzen.

· AUZOTU ·

Ibilbideak

Proiektuak

Kontaktua