Julia Shershneva

Belen Uranga

Euskal Filologian lizentziatua da eta Hizkuntza teknikaria Soziolinguistika Klusterrean. Munduko Hizkuntzen Ondarearen UESCO Katedran eta Garabiden hizkuntza-lankidetzako proiektuetan kolaboratzaile. Ikerketa-gaiak: hizkuntza-ekologia, hizkuntza-aniztasuna eta immigrazioa, hizkuntzen biziberritze-prozesuak

· HITZALDIA ·

Gipuzkoako hizkuntza-aniztasuna eta euskara; erronka berriak.

Gipuzkoako biztanleen artean, euskara eta gaztelaniaz gain, 120 hizkuntza baino gehiago hitz egiten direla pentsa daiteke, mende hasierarekin batera gertaturiko migrazio-mugimenduen eraginez.  Sortzen ari den hizkuntza-aniztasun horren inguruan zer dakigu, ordea? Zenbat hizkuntza hitz egiten dituzte Gipuzkoan bizi diren biztanleek? Zein dira hizkuntza horiek? Berdin entzuten dira hizkuntza etorri berriak hiriburuan zein udalerri txikiagoetan? Zein harreman sortzen ari dira hizkuntza horien eta euskara eta gaztelaniaren artean?  Euskara biziberritze-prozesu bizian murgilduta egonik, erronka berriak planteatzen ari zaizkio lurraldeari, bertan sortzen ari den hizkuntza-aniztasun berriaren kudeaketari modu egokian erantzuteko. Izan ere, Gipuzkoa da euskarak dentsitate eta sendotasun handiena duen herrialdea, nahiz eta, gaztelaniaren aurrean asko baldintzatzen duen hizkuntza gutxituaren izaera duen.  Erronka berriei aurre egiteko, ordea, ezinbestekoa da egoeraren inguruko ahalik eta ezagutza sakonena izatea. Ezagutza horren urrats bat eman nahian, saio honetan, Gipuzkoan bizi diren eta bertan erroldan izena eman duten biztanleen jatorriaren datuak aztertuko dira, herrialdeko hizkuntza-aniztasuna zein izan daitekeen proposatzeko, hipotesi-mailan eta jatorrizko lurraldeetako egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta, betiere, ikerketa kualitatiboen bitartez baieztatzen hasiak diren datuak eskainiz.