Auzoko, euskara, aniztasuna eta herritarrak barne biltzen dituen egitasmoa da.

Herritar guztion arteko kohesio eta komunikazio-hizkuntza euskara izateko euskaratik urrun bizi direnak euskarara gerturatzea da egitasmoaren helburu nagusia.

Horretarako, herritarrak biltzen ditu egitasmoak astean behin,  euskaratik gertu bizi direnak, eta euskaratik urrun  bizi direnak, hainbat dinamika eta jolas baliatuz euskaraz aritu, elkar ezagutu eta  ondo

Euskal Herria herri anitza da. kultura, jatorri eta hizkuntza ezberdinetako herritarrak biltzen dituen gizartea da gurea. Hizkuntza aniztasun hau aitortu, herritarron arteko harremanak sustatu eta  kohesio eta komunikaziorako hizkuntza gisa euskara erdigunean jartzen du Auzokok.

Taldean ezinbestekoak dira beraz euskaratik gertu bizi diren euskal hiztunak, bidea egin nahi duten horiei lagundu eta, bide batez, elkarrengandik ikasteko. Euskaraz bizi nahi badugu, ezinbestekoa baita herrietan dagoen aniztasuna ezagutu eta aitortzearekin batera, hizkuntza guztion esku jartzea.

 

Anima zaitez! Auzokon parte hartu!

Euskarara hurbildu nahi baduzu Auzokok eskaintzen dizu aukera. Elkarrekin euskarazko oinarrizko hitz eta esaldi motzak landuko ditugu, euskarazko harreman berriak egingo dituzu, herriko kultura eta ohiturak ezagutuko dituzu eta zure hizkuntza eta kultura eta ohiturak partekatzeko gunea izango duzu.

Euskaraz bizi bazara euskarara hurbildu nahi dutenen bidelagun izan zaitezke, euskaraz aritzeko uneak eta euskarazko sare bat eskainiz. Herritarren beste hizkuntzak zuzenean ezagutzeko aukera ere izango duzu.

Astean behin elkartzen gara, euskaraz burutzen ditugun dinamika ezberdinen bidezelkar ezagutu, bizipenak partekatu eta euskarara gerturatzeko.

Ekintza osagarriak ere burutzen ditugu elkarrekin, txangoak, bisita gidatuak,ekintza gastronomikoak… eta herrian burutzen diren ekintzetan ere parte hartzen dugu.

Parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan!