Topaketa

Topaketa

Euskaltzaleen Topaguneak euskara eta jatorri, kultura edota hizkuntza aniztasuna oinarri harturik Topaketa antolatu zuen. Topaketa 2014.urteko abenduaren 12an burutu zen Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, goizez. Badira hainbat urte Euskaltzaleen Topaguneak Mugimendu gisa jatorri, kultura eta hizkuntza aniztasuna jorratzen dihardugula. Topaketarekin egindako bidearen berri eman eta hausnarketa partekatu nahi genuen etorkizuneko lankidetzetarako bideak zabaltzeko oinarri gisa. Izan ere, aniztasuna euskararen normalizaziorako erronka dela deritzogu eta Mugimendutik erronka horri gogotsu heldu dio. Euskal Herri zabalean hainbat egitasmo eta ekimen abian ditugu. Era berean, aurten, Mugimenduak aniztasunaren baitako hausnarketa burutu du eta berau ere aurkeztuko zen.

Laburbilduz, Topaketak hiru helburu nagusi zituen:

  • Euskaltzaleen Topaguneak jatorri, kultura eta hizkuntza aniztasunarekiko duen ikuspegia zabaltzea.
  • Euskaltzaleen Topaguneak abian dituen egitasmo eta ekintza lerroak partekatzea.
  • Etorkizuneko erronken baitan hausnarketa bultzatzea eta lankidetzarako bideak zabaltzea.

Topaketen egiturari eta edukiei dagokionez, hausnarketa teorikotik abiatu eta harrera, harrera linguistikoa, hezkuntza eremua eta sentsibilizazio lantzeko baliabide egitasmo zehatzak aurkeztu ziren. Topaketa amaitzeko, etorkizunari begirako dauden erronkak eta aukera posibleak jorratuko ziren, alorra jorratzen duten hainbat aditurekin.

Skills

Posted on

26/06/2019

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

14 − = 9