Zubideiak

Zubideiak

Euskarak zelan lagundu dezake gaur egun, hemen, bizikidetza indartzen? Euskara izan daiteke, testuinguru honetan, sexu, esparru, adin, kultura, hizkuntza eta sektore ezberdinen arteko zubi. Eta Zubideiakek horiek guztiak elkartu gura ditu Gune Ireki batean, elkarrekin, ariketa sozial bat burutu dezagun euskara, aniztasuna eta bizikidetza ardatz hartuta.

Zubideiaken irtendako ideia guztiekin txosten bat atera zen eta bertan egon ziren jasota Gune Irekian konpartitu ziren gai guztiak ere.

Partehartzaileek erabaki zuten zer gairen inguruan hitz Zubideiaken, beraiek sortu zuten ariketa sozial honen agenda eta hortik proposamen errealak atera ziren.

Zer atera zen elkarrizketa edo ariketa sozial honetatik? Zubideiaken txostena euskara-bizikidetza harremanaren agenda eguneratua da, euskara eta bizikidetzaren arteko harremanari buruzko lagin erreal bat, bi arrazoirengatik:

  • Elkarrizketa honetan parte hartu zuten pertsonen izaera anitzagatik. Horregatik zen helburu nagusienetako bat, adibidez, parte hartzaileen %30ak gutxienez euskaraz ez jakitea. Zubideiak ekimenean erabat ezberdinak ziren eragileak ari ziren elkarrekin lanean
  • Elkarrizketa bera gauzatu zen moduagatik; modu irekian. Ezberdintasunetatik abiatuta, jarrera kolektiboa indartu zuen gizarte elkarrizketa honek. Zubideiakek elkarren artean erlazionatzeko eta gai sozialei heltzeko modu eraikitzailea bultzatu zuen. Elkarrizketa genuen oinarri eta ikuspegi ezberdinak gure arteko zubiak sendotzeko. Beste gizarte eredu bateranzko urratsak eman ditugu: euskara, aniztasuna eta bizikidetza ditugu ardatz.
Skills

Posted on

26/06/2019

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

35 − = 32