Gure ingurune hurbilean hasi behar gara, tokian-tokian auzotzen: herritar anitzon arteko harremanak sortzen eta euskaratik zubiak eraikitzen. Horretarako proposatzen ditugu ibilbideak, pausoz pauso eta euskaraz elkarbizitza guneak sortuz joateko. Konplizitate eremuak pizteko.

Euskaltzaleen Topaguneak nahi du ahalik eta herri gehienek Auzoko ibilbideak urratzen hastea, hori da gure apustua. Eta ibilbide horietan pausoak ematen laguntzeko prest ditu zenbait erreminta eta zerbitzu. Guztiak jarriko ditu auzotzeko erabakia hartu eta horretan hasi nahi duten herri, auzo, erakunde, eskola, talde eta pertsonen eskutan.

NOLA?

Ibilbidearen lehen pausoa da hizkuntza aniztasunaren ikuspegitik herriaren diagnosi bat egitea, bakoitzak zer tresna beharko dituen jakiteko. Horretan guk, Euskaltzaleen Topaguneak, lagunduko dizuegu. Eta diagnosi horretan ikusten denaren arabera, proposatuko dizuegu zuen behar eta ezaugarrietara egokitzen den ibilbide zehatz bat, horretarako beharko dituzuen tresnekin batera.

Tresnak

Proiektuak

Kontaktua