Eskoriatza, urriak 19

18:30, Kultur etxea (klikatu kokapena ikusteko)

Julia Shershneva

Julen Zabalo

Julen Zabalo Bilbao UPV/EHUko irakaslea da Soziologia eta Gizarte Langintza sailean, eta Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea. Bere intereseko arloen artean identitateak, nazionalismoa eta herritartasuna aipa daitezke, eta hainbat argitarapen ditu gai horiei buruz.

· HITZALDIA ·

Migratzaileak herritartzeko euskara behar dugu? 

Migratzaileak herritartzeko tresna egokia da euskara? Helburua herritartzea bada, batzuetan ez litzateke errazagoa izango gaztelaniaz (edo frantsesez) eginda? Zergatik erakarri nahi ditugu kanpotik etorri diren herritarrak euskarara? Euskaraz jakin gabe, baina herritar horiek Euskal Herriarekiko maitasuna erakutsiko balute, nahikoa genuke? Elkarren aitortzaz hitz egiten dugunean, zer punturaino onartuko genuke beste kulturek beraien hizkuntzak erabili ahal izatea eta bultzatzea. Mugarik ipiniko genioke? Egon daitezke etorkinen hizkuntzak euskararen pare?  Eztabaida eta zalantza hauen atzean beti dago nazionalismoa. Gure kasuan euskal nazionalismoa, eta horri loturik, jakina, nazioa eta euskara.