Gasteiz, urriak 24
18:30, Landatxo Gizarte Etxea- Askotariko 1 gela (klikatu kokapena ikusteko)

Julia Shershneva
UPV/EHUko irakaslea eta Ikuspegiko zuzendaria. Ekonomian lizentziatua eta Soziologian doktorea. Bere ikerketa-ildo nagusiak jarrerak, arrazakeria, xenofobia eta immigrazioa dira.
· HITZALDIA ·
Aniztasun linguistikoa eta immigrazioa EAEn
Atzerriko jatorriko pertsonen integrazio linguistikoa da gairik garrantzitsuena eta konplexutasuna adierazten du testuinguru elebidunetan, EAEko bezalakoan. Aldi berean, etorkinen kopurua urte batetik bestera hazten denez, aniztasun linguistikoa ere gero eta handiagoa da. Errealitate horri hurbilketa bat egiteko, EABI (Etorkin Atzerritarrei buruzko Inkesta) inkestaren datuek eskaintzen dute informazio aberatsa, atzerrian jaiotako pertsonen euskararen erabilera gradua eta jakintza-mailari dagokion informazioa eskaintzen duelako.