Ibarra, urriak 27

18:00, Kultur Etxea- Areto nagusia (klikatu kokapena ikusteko)

Julia Shershneva

Margaret Louise Bullen

Margaret Louise Bullen – Maggie – Erresuma Batuako Nedging izena duen herri txiki batean jaio zen,  1964. urtean.  1991. urtetik Euskal Herrian bizi da, Bidasoa inguruan.  Bristol Unibertsitatean Filologia Hispanikoa eta Frantsesa ikasiz, hizkuntzak kulturaren giltzarriak direla deskubritu zuen eta Liverpool Unibertsitatera joan zen, Gizarte Antropologia ikastera. 2005etik Euskal Herriko Unibertsitatean gizarte antropologia irakaslea da.

· HITZALDIA ·

Hitzanitza, euskara etorkizun anitzean

Euskal Herrira orain dela 30 urte etorri nintzenean, Bidasoaren inguruan kanpotik etorritako jende nahiko gutxi zegoen. Euskara ikasten hasi nintzenean, bakarrik Uruguayko mutil bat eta biok Estatu kanpoko jatorria geneukan. Egun, Euskal jendartea gero eta anitzagoa da. Hizkuntzen kudeaketarako eta euskararen ezagutza eta erabilera ahalik eta gehien zabaltzeko aniztasun hori kontuan hartu behar delakoan nago. Hitzaldi honetan, Mikel Ozaita eta Ainara Santaquiteria antropologoekin batera egin genuen ikerlan batean oinarrituko naiz, aniztasunaren baitako eta euskalgintzaren baitako ahotsak azaltzeko, guztien iritzia kontuan hartuz ondorio komunak proposatzeko.