Donostia, azaroak 7

18:30, Okendo Kultur Etxea- Areto nagusia (klikatu kokapena ikusteko)

Mikel Ozaita Azpirotz eta Onintza Olaizola Aristi

Onintza Olaizola Aristi eta Mikel Ozaita  Azpirotz, jatorri, hizkuntza eta kultura aniztasunaren adituak eta arituak. Onintza, gizarte langintzan graduatua, jatorri anitzeko jendearekin interbentzioan aritua eta gaur egun, Euskaltzaleen Topaguneko aniztasun teknikaria. Mikel, berriz, gizarte langintzan diplomatua, antropologian lizentziatua eta masterduna. Euskaltzaleen Topaguneko teknikari aritutakoa, harreran eta ikerketan, besteak beste. Egun mugimenduaren elikadura lantaldeko kudeatzailea.

Onintza-Olaizola
Mikel-Ozaita

· HITZALDIA ·

Anitzen arteko zubiak eraikiz, euskaratik

Hitzanitzak ikerketaren bidez, jatorri-, kultur- eta hizkuntza-aniztasuna eta euskararen normalizazioari begira jendartean ze iritzi eta kezka dauden ezagutuko dugu.

Hizkuntzen kudeaketarako eta euskararen ezagutza eta erabilera ahalik eta gehien zabaltzeko, aniztasun hori kontuan hartu behar da.

Euskaltzaleen Topagunetik ere bide hori jorratzen ari gara azken urteetan, harrera ez formalaren bidez, euskaratik hurbil eta urrun kokatzen diren pertsonak elkartuz, euskara erdigunean jarriz eta kultur eta hizkuntz aniztasunari duen balioa aitortuz, zubiak eraikitzea baita guru helburu.