Soraluze, urriak 27

18:00, Herriko Antzokia (klikatu kokapena ikusteko)

Julia Shershneva

Xabier Aierdi Urraza

Soziologian doktore, kazetaritzan lizentziatua. UPV/EHUko irakasle ia 40 urtez. Ikuspegiren sortzaile, Immigrazioaren Euskal Behatokia, eta zuzendari 2003tik 2011 arte. Egun, BEGIRUNE Fundazioaren zuzendari. Immigrazioa, harreman etnikoak eta identitatean aditua.

· HITZALDIA ·

Immigrazioa eta euskararen erronka berriak

Soziolinguistika eta hizkuntzalaritzaz gain, euskararen etorkizuna aztertu aldera, soziologia ere behar da. Soziologiak, besteak beste, euskarari nola lagundu edo oztopatu diezaioketen aztertzeko, klase eta azpiklase sozialen hizkuntz-praktiken analisia ezinbestekoa du. Euskarak gizarte mugak ditu, mugak horiek bere geroa baldintzatuko dute eta zailtasunak leuntzeko eta arintzeko diagnosi egoki eta zientifikoa, neurri aproposak eta lidergo partekatua –instituzionala batik bat eta gizarte-ordezkariena- behar ditu. Euskararen gero emankorra ez da arrazoidun eta okertuen arteko liskarretan oinarrituko, ezta hautu ideologiko hutsetan. Gainera, immigrazioaren etorrera berria oso momentu aproposa da euskararen egoerari gainbegiratu gaurkotu bat garatzeko. Zenbatean arazo berriak dakartzan, zenbatean betiko erronken intentsifikazioa argitu beharra dago, eta horretarako zientzia eta borondatea behar dira. Batez be, zientzia asko.