Munduan 6.500 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira, horietariko 100 bat Euskal Herrian.

Hizkuntzak dira kulturen adierazle garrantzitsuenetakoak eta, beraz, munduko kultura aniztasunari eusteko, hizkuntzak zaindu egin behar ditugu. Euskarak Euskal Herria du bizitoki bakar eta, dakizunez, egoera gutxiagotuan dago. Gainera, gurean beste hizkuntza ugari bizi dira, asko azken urteetan etorri diren pertsonek ekarriak. Aniztasuna, beraz, etxean daukagu.

Bakoitzak bere hizkuntza zaindu eta erabiltzeaz gain, beste hizkuntza batzuk ere ikasiz gero, denok aberastuko gara. Eta bakoitzak bereari uko egin gabe, euskara izan dadila guztion arteko kohesio eta komunikazio hizkuntza. Horixe da Euskaltzaleen Topagunearen nahia eta apustua eta helburu horrekin egiten ditu proiektu, egitasmo eta aurkezpenak.

Aniztasunaren eta euskararen kudeaketa elkar lotuta daude eta elkar eragin behar dute. Topagune aberasgarria eraikitzen gabiltza. 

Aniztasunarekiko posizionamendua eta oinarriak, mugimendu gisa, gizarteratu eta eragin nahi dugu.

Aniztasuna lantzen duten Euskaltzaleen Topaguneko bazkideekin ikuspegiak partekatu eta framing berria eraikitu dugu.

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    [mathcaptcha mathcaptcha-404]